145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

4. poligonoko 148. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Goizuetako 4. poligonoko 148. lurzatiaren (jabari publikokoa) kalifikazio juridikoa aldatzea, Udalaren ondare-ondasun izatera pasa dadin, ondoren besterentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, kalifikazio juridikoa aldatzeko hasierako erabakia jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Argitaratzen da, aipatutako lege-xedapenak betez.

Goizuetan, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2209822