145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Musika Eskola erakunde autonomoaren azkentzea eta likidazioa. Jendaurrean jartzea

Funesko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Funesko Musika Eskola izeneko tokiko erakunde autonomoaren desegitea.

Bigarrena.–Erakunde autonomo horrek ez du Funesko Udalak bere gain hartu edo subrogatu beharreko langilerik, ondare propiorik, kontratu-betebeharrik edo bestelako betebehar juridikorik; beraz, Funesko Udalak ez du zerbitzuaren ondorengotza edo subrogazioa egin beharrik.

Hirugarrena.–Funesko Musika Eskola erakunde autonomoaren izenean dagoen banku-kontua itxi eta ezereztea, eta dagokion saldoa udal-kutxan sartzea, hala badagokio.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatzeko.

Bosgarrena.–Hasiera batez indargabetzea Funesko Musika Eskolaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Seigarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, gutxienez ere 30 egun balioduneko epean, iragarkiak jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, interesdunek erreklamazioak eta/edo iradokizunak egin ditzaten.

Aurkeztutako erreklamazioak eta iradokizunak, hala badagokio, Udalbatzak ebatziko ditu eta, aldi berean, erakunde autonomoa behin betiko desegitea erabakiko du, baita Funesko Musika Eskolaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala behin betiko indargabetzea ere.

Funesen, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209525