145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa 17. poligonoko 76. lurzatian, 3. poligonoko 909. urzatian eta 2. poligonoko 1272. lurzatian, parke eolikoa jartzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, osoko bilkurak, 2021eko azaroaren 25ean, hitzarmen bat onetsi zuela 10. eta 11. poligonoetako herri-lurzatiak izapidetu eta ondoren haien erabilera lagatzeko, helburu duena “Corral del Molino“ eta “el Montecillo” parke eolikoak, “Hibridación FV Corral del Molino I” eta “Hibridación FV El Montecillo” deritzen hibridazioko eguzki-instalazioak eta haien ebakuazio-azpiegiturak instalatzea.

Ikusirik, 2022ko martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuak foru-interesekotzat jo zuela bost parke eoliko abiarazi eta ustiatzeko enpresa-proiektua, eta horietatik bik Corellari eragiten diotela: “la Senda” (egungo izena: Corral del Molino I) eta “el Montecillo” deritzenek, alegia.

Ikusirik, 2022eko martxoaren 25ean, Renovables del Cierzo SLU enpresak eskaera bat aurkeztu zuela, herri-lurrak desafektatzeko, “El Montecillo” parke eolikoaren eta haren ebakuazio-lineen azpiegiturak egikaritzeko beharrezkoa den zortasuna eratzeko.

Nafarroako Gobernuaren interesekoa izatearen deklarazioak indarrean segitzen du eta ondorioak ditu harik eta inbertsio-proiektua bukatu arte, eta, beraz, aplikatzekoa da 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko Foru Legea), hots, tramitazio administratiboetan epeak erdira murriztea, barnean dela desafektazio hau.

Kontuan harturik egin direla horretarako instruitutako espedientean dauden txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ikusirik Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2022ko ekainaren 22an emandako irizpena.

Ondokoa erabakitzen da gehiengo osoz:

Lehena.–Hasierako onespena ematea 1.681,16 m²-ko herri-lurraren desafektazioari, La Cárcel, La Lobera eta Martirroyo parajeetan, 17. poligonoko 76. lurzatian (1.293 m²), 3. poligonoko 909. lurzatian (219,63 m²) eta 2. poligonoko 1272. lurzatian (168,53 m²), ondoren kargak eta zortasunak egikaritzeko sarbideetan eta linea elektrikoko kableen hegalkinean. Halaber, onesten da aldi batez okupatzea 259,23 m², 17. poligonoko 76. lurzatian (226 m²) eta 2. poligonoko 1272. lurzatian (33,28 m²); hori guztia, bat etorriz Nafarroako Gobernuak izapidetutako proiektuarekin (1169-CE espedientea).

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena desafektazioa eta geroko karga eta zortasuna eta aldi baterako okupazioa.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, 15 egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean aurkeztu ahal izateko alegazioak edo erreklamazioak.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Bosgarrena.–Aurreko tramiteak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko.

Corellan, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2209848