145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa 1. poligonoko 1093. lurzatian, eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Suno Energía 4 SL enpresak bi eskaera egin zituela (22ko otsailaren 23an eta martxoaren 28an, hurrenez hurren) herri-lurrak desafektatzeko, «Cierzo» planta fotovoltaikorako linea elektrikoko azpiegiturak egikaritzea ahalbidetuko duen zortasuna eratzeko. Zehazki, 1. poligonoko 1093. lursailari eragiten dio desafektazioak.

Ikusirik 2020ko martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuak deklaratu zuela Nafarroako Gobernuaren interesekoa zela Suno Energía 4 SLk eta Suno Energía 5 SLk sustatutako enpresa-proiektua, helburu duena Nafarroan bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abiaraztea eta ustiatzea (54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Nafarroako Gobernuaren interesekoa izatearen deklarazioak indarrean segitzen du eta ondorioak ditu harik eta inbertsio-proiektua bukatu arte, eta, beraz, aplikatzekoa da 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko Foru Legea), hots, tramitazio administratiboetan epeak erdira murriztea, barnean dela desafektazio hau.

Kontuan harturik egin direla horretarako instruitutako espedientean dauden txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/90 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ikusirik Hirigintzako Informazio Batzordeak 2022ko ekainaren 22an emandako irizpena.

Ondokoa ERABAKIZEN DA gehiengo osoz:

Lehenengoa.–Hasierako onespena ematea La Cerzana parajean, 1. poligonoko 1093. lurzatian, dagoen herri-lursailaren 380,70 m²-ko desafektazioari, ondoren karga eta euskarri-zortasunak ezartzeko, linea elektrikoko kableak sartzeko eta hegalkin egiteko bideak igarotzeko, bai eta 500 m²-ko aldi baterako okupazioari ere, Nafarroako Gobernuan izapidetutako proiektuaren arabera (5.004 - CE espedientea).

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena desafektazioa eta geroko karga eta zortasuna eta aldi baterako okupazioa.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, 15 egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean aurkeztu ahal izateko alegazioak edo erreklamazioak.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Bosgarrena.–Aurreko tramiteak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko.

Corellan, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2209807