145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Euskara ikasteko burlatarrentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileen indargabetzea. Behin betiko onarpena

Burlatako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, euskara ikasteko burlatarrentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileak indargabetzeko hasierako onarpena eman zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (maiatzaren 31ko 15/2022 Foru Legeak aldatua) 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, indargabetze hori behin betiko onartu da, eta argitara dadila xedatu, dagozkion ondorioetarako.

Burlatan, 2022ko ekainaren 27an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2209380