145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Haur Eskolako jantokiko elikadura-dirulaguntzak emateko deialdia (jantokiko dirulaguntzak) 2022/2023 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identif.): 637317.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/637317).

1. Xedea.

Deialdi honen helburua da elikadurarako dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, “jantokiko bekak” deitutakoak, hain zuzen. 2022/2023 ikasturtean Urtxintxa Haur Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak izan ahalko dira dirulaguntzen onuradunak, Berriozarren erroldatuta badaude.

2. Eskaerak aurkeztea.

Interesdunek eskabidea Berriozarko Udaletxean aurkeztuko dute (Euskal Herria plaza 1) edo Erregistro Elektronikoan (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/regi stro-electronico/) deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2022ko irailaren 15era arte.

Laguntza hau eskatzeko bete beharreko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L2209777