145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Testu bategina, Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren eta/edo eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantzarena. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren eta/edo eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantzaren testu bategina.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2022ko martxoaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2209378