145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Herri-lurren afektazioa, 4. poligonoko 662. lurzatian

Berbintzanako Udalak, 2022ko apirilaren 12an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin erabaki zuen 100 m² herri-lur afektatzea 4. poligonoko 662. lurzatian. Azalera hori hasiera batez desafektatu zen oinarri-estazioa eta antena instalatzeko, eta 1998ko irailaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen, ezarritako epea iragandakoan.

Erabaki hori, bada, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2209350