145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa SK2 sektoreko UE8ko 2. lurzatian.
Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, uztailaren 7an emandako 173/2022 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion xehetasun-azterketa honi: SK2 sektoreko UE8ko 2. lurzatia (egungo 9. poligonoko 326. eta 403. katastro-lurzatien zati bat). Bostargi SL da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2209891