145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Izendatzea Lixura Baztan SL erakunde instrumental
eta zerbitzuaren kudeaketa bere esku uztea

Baztango Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau

HARTU ZUEN:

1.–Lixura Baztan SL udal baltzuaren bitartez, udal haur-eskolaren zerbitzua zuzenean kudeatzeko modua onartzea.

2.–Baztango Udalaren haur-eskolaren zerbitzua Lixura Baztan SL merkataritzako sozietatearen esku uztea. Sozietate hori administrazio honen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa eratu da.

Lixura Baztan SL enpresak giza baliabideak, baliabide materialak eta baliabide teknikoak eman behar ditu, bai eta kudeaketa-gomendio honen bidez esleitzen zaizkion jarduera eta zerbitzuak betetzeko beharrezko logistika ere, ekonomia, eraginkortasun eta kalitate irizpideen arabera. Ildo horretatik, Lixura Baztan SLk, ondorio guztietarako, enpresaburu izaera izanen du bere ardurapeko langileei dagokienez, eta horien gainean zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Era berean, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarra duten xedapenak bete beharko ditu, bere erantzukizunpean.

Lixura Baztan SLk bitartekoak kontratatuko ditu, enpresan bertan eskuragarri ez daudenak eta adostutako zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak direnak.

Kudeaketa-gomendio honek 5 urteko indarraldia izanen du, onartzen den egunetik zenbatzen hasita, eta automatikoki eta urte naturaletan luzatuko da, aldeetako batek hitzarmenaren edo edozein luzapenen epemuga baino gutxienez hilabete lehenago berariaz salatzen ez badu.

Kudeaketa-gomendio hau suntsiarazteko arrazoiak hauek dira: bi aldeek idatziz adostea, horren edukia betetzeko ezintasuna izatea eta horietako edozeinek bertan jasotako xedapenak ez betetzea. Udalbatzak uko egiten ahal dio gomendioari edo bertan gibelera egin dezake, sozietatearen administrazio-kontseiluari entzun ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Mandatu horrek ondorioak izan ditzan, aipatutako sozietateak onartu egin beharko du, indarrean dagoen araudian aurreikusitako moduan.

3.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak sinatu eta formalizatzeko.

4.–Gomendio hau onartuz gero, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2209890