145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 436.etik 467.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 5. poligonoko 436.etik 467.era bitarteko lurzatietan aplikatzekoa den araudia aldatzeko. Sustatzailea Raquel Calavia Usua da.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2209619