145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, kontratazio publikoko goi-mailako teknikariaren lanpostua betetzeko aldi baterako. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko uztailaren 5eko 1513 Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako honetan: deialdia, izangaien bi zerrenda izateko, aldi baterako bete dadin kontratazio publikoko goi-mailako teknikariaren lanpostua (A maila/taldearekin parekatua), bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n.

“Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatutako deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

1. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

CASAJÚS SIMÓN, EVA

ESCUDERO GOLDARACENA, BORJA

GARAGALZA LIZÁRRAGA, MARÍA

GRACIA BUSTARVIEJO, MARÍA VANESSA

GONZÁLEZ BORDONABA, MARÍA

JALLE ALAIZA, CARLA

MARTÍNEZ BALLARÍN, IVAN

MONREAL ARNAL, FRANCISCO JAVIER

NEBREDA LUCEA, FERNANDO

OROZ EXTREMADO, CONCEPCIÓN

PALACIOS ÁLAVA, MARIO

PÉREZ AZAGRA, FRANCISCO JAVIER

YANGUAS FORCADA, ALEJANDRO

ZABAL AZPIROZ, ROSA MARÍA

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea ariketa eginen dela 2022ko irailaren 27an, 10:30etan, Tuterako Lestonac zentro zibikoan (Camino San Marcial, 27, Tutera, Nafarroa).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ikusten ahal da, lan eskaintzen atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2209873