145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA Olaztiko udal-mugarteko “KOSKOBILO” meategia leheneratzeko planari buruz.

2020ko abenduan eta 2021eko urtarrilean egin zen jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramitearen ondoren, aurrekoarekin aldeak dituen leheneratze plan berri bat aurkeztu du enpresak eta, horregatik, jendaurrean jarriko da leheneratze plan berria. Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuari jarraituz eginen da jendaurreko informazio tramite hau.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, jendaurreko informazioaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, eta, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/plan-restauracion-explotacion-minera-coscobilo-olazti-olazagutia-segunda

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2209534