145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

229E/2022 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastu gehigarri bat onesten duena dirulaguntzen deialdi honetarako: “Nafarroan 2022-2023 aldian berdintasun proiektuak eta Kontziliaziorako tokiko itunak izeneko programa aurrera eramateko dirulaguntzen deialdia toki erakundeentzat”. Deialdi horren helburua da 2022-2023 urtean aurrera eramatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko proiektuak, bai eta “Zaintzaren Itunak Nafarroan” izeneko programa berrirako trantsizio prozesua ere. DDBN identifikazioa: 617722.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 24an emandako 116E/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat onetsi da Nafarroako toki erakundeentzat, helburua duena 2022-2023 urtean aurrera eramatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko proiektuak, bai eta “Zaintzaren Itunak Nafarroan” programa berrirako trantsizio prozesua ere.

Ebazpen horren bigarren puntuan ezartzen denez, kreditua nahikoa ez bada, gehienez 120.000 eurora arte handitzen ahalko da, NABIko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez, eta ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea.

Egiaztatu da 2022ko ekitaldirako baimendutako kreditua ez dela nahikoa, espedientean jasota dagoen premia-txostenaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 77.066,50 euroko gastu gehigarri bat baimentzea 2022ko gastu-aurrekontuko “Toki erakundeentzako transferentziak berdintasun politikak sustatzeko” izeneko 080001 08100 46099 232200 partidaren kargura. Diru gehigarri hori erabiliko da 2022ko aldi diruz lagungarrian zehar emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak aurrera eramaten dituzten Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia finantzatzeko, hots, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 24ko 116E/2022 Ebazpenaren bidez araututako deialdia.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz García.

Iragarkiaren kodea: F2209767