144. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoa eta lan-eskaintza publikoa behin betiko onesteko erabakiaren aurka

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Udaleko Osoko Bilkurak hartutako erabaki hauen aurka: 2022ko plantilla organikoa behin betiko onesteko 2022ko urtarrilaren 26ko erabakia, eta 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteko 2022ko apirilaren 28ko erabakia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat, interesdun guztiak epatzen dira, 208-2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2022ko ekainaren 28an.–Ordezko alkatea, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2209516