144. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Paketeria-nabea ezartzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Torrentis Fly SL.

Jarduera: paketeria-nabea ezartzea.

Kokapena: 2. poligonoko 683. lurzatia (Talluntxe industrialdea, B kalea, 60 eta C kalea 41, Noain).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko ekainaren 28an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2209428