144. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Urbanizazio proiektua Urozko AR-U-S-1.2 unitatean. Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Urozko AR-U-S-1.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Aurretik proiektua jendaurrean egon zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2209324