143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari esleitzea Musikaren Hiriko garbiketa-zerbitzua kontratatzeko kudeaketa.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, zeinak Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen baitu, 71. artikuluan zerrendatzen ditu Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalaren eginkizunak. Atal hori Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita dago, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren barnean.

Eginkizun horien artean, honako hau dago: “Nafarroako Gobernuaren ikastetxeak eta departamentuaren egoitza garbitzeko kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.”

Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoa –Musikaren Hiriak bi ikastetxe biltzen ditu: Goi Mailako Kontserbatorioa eta Kontserbatorio Profesionala– Arte Ikasketen Atalaren menpeko unitate bat denez, atxikita dagoena Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren barnean, bidezkoa da instalazioen garbiketaren kontratazioa Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari esleitzea.

2022ko ekainaren 3an, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak proposatu zuen Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari esleitzea Musikaren Hiria garbitzeko kontratuaren kudeaketa. Proposamen hori 2022ko ekainaren 6ko txostenaren bidez onartu zen.

Esleipenaren xede den prozeduraren ondoriozko gastuak 2022ko gastuen aurrekontuko “Musikaren Hiria: garbiketa” izeneko 420001-42400-2271-322500 partidaren kargura finantzatuko dira, eta hurrengo urteetan, gastu aurrekontuetako partida baliokideen kargura, kontratuari dagozkion luzapenetarako.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.º Baimena ematea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari esleitzeko Musikaren Hiriko garbiketa-zerbitzua kontratatzeko kudeaketa.

2.º Esleipenaren xede den prozeduraren ondoriozko gastuak 2022ko gastuen aurrekontuko “Musikaren Hiria: garbiketa” izeneko 420001-42400-2271-322500 partidaren kargura finantzatuko dira, eta hurrengo urteetan, gastu aurrekontuetako partida baliokideen kargura, kontratuari dagozkion luzapenetarako.

3.º Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira eta Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegora.

4.º Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2209129