143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Ardi borda edo babeslekuaren errehabilitaziorako baoak eta altuerak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena.

Honen bitartez, argitaratu egiten da Zubietako Udalak, 2022ko ekainaren 21an egindako osoko bilkuran, harturiko erabakia, ardi borda edo babeslekuaren errehabilitaziorako baoak eta altuerak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onartzeko.

Iragarki honekin bete egiten da hogei eta hamar eguneko erakustaldi publikoaren izapidea, zeinetan herritarrek eta legezko interesdunek alegazio eta eskaerak aurkezten ahalko baitituzte, betiere Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzen den egunetik aurrera. Ez baldin bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa izanen da automatikoki.

Zubietan, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2209847