143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako  nespena

Murchanteko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoaren aldaketa. Plantillan jasotzen den zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari (D maila) %12ko mailako osagarria esleitzen zaio.

Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murchanten, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209647