143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2022ko aurrekontuko 3., 4. eta 5. aldaketak. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egindako ohiko bilkuran, honako espediente hauek hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen aho batez:

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 3/2022 espedientea. Aparteko kreditu bat da, 400.000,00 eurokoa, Caralogroño kalea berrurbanizatzeko obrak egikaritzeko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 4/2022 espedientea. Kreditu-gehigarri bat da, 12.000,00 eurokoa, zerbitzu anitzetako ibilgailu elektriko bat erosteko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 5/2022 espedientea. Kreditu-gehigarri bat da, Mendabiako katastroko 263., 264,. 1692., 1823. eta 2130. lurzatiak erosteko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 3/2022, 4/2022 eta 5/2022 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Mendabian, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2209749