143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

110E/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartuak aurrekontu baliabideen kargura, eta bigarrenik, erreserbako inbertsioen zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera, 2022-2025 plangintza-aldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eman zen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea –Toki Inbertsioen Plana arautzen duena eta 2022ko apirilaren 1ean indarrean hasi zena–, toki-erakundeekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da bermatzea nahitaezkoak diren udal zerbitzuak Foru Komunitate osoan ematen direla.

11. artikuluak inbertsio programen atala sartzeko prozedura zehazten du. Lehenik, ezartzen da ezen Toki Araubidearen Foru Batzordeak txostena egin ondoren, toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dela zenbatekoen hasierako banaketa inbertsio lerroen artean, eta proposamen bat eginen dela inbertsio programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruz.

Arau horrek xedatzen duenez, ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara jendaurreko informaziorako eta alegazioak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean. Era berean, ezartzen da ezen aipatutako epean toki-erakunde interesdunek, horretarako arrazoiak emanda, lankidetza araubidea eskatzen ahalko dutela beste toki-erakunde batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin, eta haiek ente instrumentalen esku uzten ahalko dutela exekuzioa.

Aipatu 11. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, adierazitako epea igaro ondoren, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, toki administrazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, inbertsio programetan behin-behinean sartutako inbertsioen zerrendak onetsiko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:

1. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.

2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun-ordenaren araberakoa.

Bestalde, 4. apartatuak xedatzen du ezen behin-behinean sartutako inbertsioei buruzko ebazpen hori argitaratu ondoren, toki-erakunde onuradunek behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen exekuzioari ekiten ahalko diotela, behin betiko sartu eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatu aurretik. Toki-erakundearentzat ez da sortuko inbertsioa gauzatzen hastekoa ez den beste eskubiderik; behin betiko sartzea eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzea, nolanahi ere, foru lege honetan eta, hala badagokio, hura garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak betetzearen mende egonen da.

Artikulu horren bosgarren apartatuak ezartzen duenez, 6 hilabeteko epe luzaezinean, hirugarren apartatuan aurreikusitako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita, behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen titular diren toki-erakundeek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioen planak hartzen ez duen inbertsio zatirako finantzaketa izateari buruzkoa.

b) Exekuzio proiektua.

Proiektua eta obra batera kontratatzen badira, aurreproiektua edo antzeko agiria eta klausulen agiria, kontratu publikoei buruzko foru legerian ezarritakoarekin bat.

c) Organo eskudunak exekuzio proiektua onetsi izanaren ziurtagiria.

d) Inbertsioa artikulu honen 3. apartatuan aipatzen den ebazpena argitaratu aurretik hasi ez izana frogatzen duen ziurtagiria, salbu eta lehenago, obra hasierako baimena ematen duen ebazpen baten babesean, hasitako inbertsioen kasuan. Azken kasu horretan, dagokion zuinketa akta eta obra hasierakoa aurkeztu beharko da.

e) Inbertsioa laburbiltzen duen agiria, administrazioa jakinaren gainean egoteko aurrekontua eta inbertsioaren exekuziorako plangintza, urtez urtekoa, barne direla.

Halaber, xedatzen da 11. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen den ebazpenean emanen direla argitara erantzukizunpeko adierazpenerako, ziurtagirietarako eta inbertsioa laburbiltzen duen agirirako ereduak. Era berean, 21. artikuluaren 7. apartatuan adierazten da obrak egiten diren bitartean gutxienez 290x290 cm-ko tamainako kartel bat jarri beharko dela, ebazpen horretan bertan zehazten den ereduaren arabera.

2022ko maiatzaren 27an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 20E/2022 Ebazpena, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi-horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, Inbertsio Programen apartatuko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta hirugarrenik, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera, 2022-2025 aldirako.

2022ko ekainaren 16an amaitu zen jendaurrean egoteko eta alegazioak aurkezteko 20 egun naturaleko epea, eta, hala badagokio, beste toki-erakunde batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko araubidea eskatzeko.

Aldi horretan 4 alegazio aurkeztu dira:

Ultzanuetako Mankomunitateak, 2022ko ekainaren 7an, eskatu du “Gerendiaingo (Ultzama) errotako isurketen tratamendua” izeneko proiektuaren lanak inbertsio programen barruan sartzeko. Alegazio hori ezin da onartu, hondakin-uren tratamendurako inbertsioa delako (goi saneamendua), eta ezin delako Toki Inbertsioen Planaren kontura finantzatu.

Ameskoabarreneko Udalak, 2022ko ekainaren 14an, eskatu du lankidetza araubidea Nafarroako Gobernuarekin, bai eta “Ameskoabarrena hornitzeko hodi nagusiaren aireko tartea lur azpitik eramatea” inbertsioa uraren goi-hornidurarako lehentasunezko inbertsioen zerrendan (edo, subsidiarioki, erreserbako inbertsioen zerrendan, lehentasun-ordenaren arabera) sartzeko ere. Jarduketa justifikatzeko harkaitzak erortzeak dakarren egoera zaurgarria aipatzen da, noizean behin ur-galerak eragiten baitituzte luiziak gertatzen direnean. Ameskoabarreneko Udalaren eskaera aztertuta, ezetsi egiten da eskatutako inbertsioa sartzea, udalerri horretarako neurririk ez dagoelako Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Gidarian, eta ez delako lehentasunezkotzat jotzen, sartutako inbertsioak ez bezala. Azken horiek kalitatezko ur-hornidura bermatzen diete herriei, edo hoditeriako tarteak edo biltegiak berritzea dakarte (zaharrak direnez, etengabeko galera handiak eragiten dituzte banaketa-sareetan). Arrazoi beragatik, lankidetza araubidearen eskaera ezesten da.

Kasedako Udalak, 2022ko ekainaren 15ean, zenbateko diruz lagungarria handitzeko eskatu du, “Uraren erregulazio putzua“ inbertsioa gauzatzeko, teknikoki egoki den kopurura arte. Kasedako Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ez da teknikoki justifikatutzat jotzen zenbateko diruz lagungarria handitzea, kalkulatzen baita 1.500-2.000 m³ dituen putzu bat nahikoa dela Bardeako Ubidearen ebakidura estaltzeko, 6.000 m³ eskatu arren.

Fontellasko Udalak, 2022ko ekainaren 15ean, eskatu du “Edateko uraren biltegi berria” inbertsioa sartzeko lehentasunezko inbertsioen behin-behineko zerrendan (edo erreserbako inbertsioen zerrendan, lehentasun-ordenaren arabera). Ezesten da inbertsio hori sartzea, Fontellasko biltegi berria Nafarroako Ubideari lotuta dagoelako, eta Nafarroako Ubidearen bigarren fasea gauzatzeko atzerapena dela-eta, atzeratu egin behar izan dira egungo azpiegiturak Itoiz-Nafarroako Ubidea sistemara konektatzeko obrak; bat bera ere ez da sartu 2022-2025 aldian. Bestalde, Santa Quiteriako biltegiak bermatzen du Fontellaserako ur-hornidura.

Halaber, akats bat antzeman da behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrendako 25 zenbakiko inbertsioan, maiatzaren 6ko 20E/2022 Ebazpenean uraren goi-hornidurari dagokion atalaren barruan. Inbertsio horretan, titular gisa agertzen da Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (IFZ: P3142193F), eta ez Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (IFZ: P3176917G), erakunde horrek ematen baitu uraren goi-horniduraren zerbitzua. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, akats hori zuzentzen da behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrendan.

Espedientean jasota dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren 2022ko ekainaren 21eko txostena, non proposatzen baita onestea, lehenik, behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta erreserbako inbertsioen zerrenda ere, uraren goi-horniduraren inbertsio lerroaren lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinarekin bat, eta, bigarrenik, behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta erreserbako inbertsioen zerrenda ere, hiri hondakinen tratamendurako inbertsio lerroaren lehentasun-ordenaren arabera, 2. eranskinarekin bat.

Halaber, jasota daude Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2022ko ekainaren 22ko txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2022ko ekainaren 22ko txostena ere.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ultzanuetako Mankomunitateak eta Ameskoabarrena, Kaseda eta Fontellasko udalek aurkeztutako alegazioak ezestea.

2. Toki Inbertsioen Planaren uraren goi-hornidurako inbertsio lerroaren barruan, onestea behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta erreserbako inbertsioen zerrenda ere, lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinarekin bat.

3. Toki Inbertsioen Planaren hiri hondakinak tratatzeko inbertsio lerroaren barruan, onestea behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda, aurrekontu baliabideen kargura, bai eta erreserbako inbertsioen zerrenda ere, lehentasun-ordenaren arabera, 2. eranskinarekin bat.

4. Onestea erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Toki Inbertsioen Planak estaltzen ez duen inbertsioa finantzatzeko aukerari buruzkoa, 3. eranskinaren arabera.

5. Organo eskudunak proiektua onetsi izanaren ziurtagiriaren eredua onestea, 4. eranskinaren arabera.

6. Behin-behinean sartzeari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua onestea, 5. eranskinaren arabera. Ebazpen hori Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 11. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan aipatzen da.

7. Inbertsioa laburbiltzen duen agiriaren eredua onestea, 6. eranskinaren arabera.

8. Obrako kartelaren eredua onestea, 7. eranskinaren arabera.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

10. 6 hilabeteko epea ezartzea, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, toki-erakunde interesdunek aurkez dezaten Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen 11. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako dokumentazioa, Toki Inbertsioen Planean behin betiko sartzea eskatzeko.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

1. ERANSKINA

Uraren goi-hornidura
Behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera

1. Behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda:

ZK.

IFZ

ERAKUNDE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (EUROTAN)

URTEROKOA EDO URTEROKOAK

1

P3110100I

Ezkurrako U.

Ur-biltegi berria Ezkurran

122.773,03

2022-2023

2

P3147827D

Malerrekako M.

Errotazar iturburuko ur-hargunea Doneztebeko ur-biltegira

497.084,88

2024

3

P3114800J

Leitzako U.

Leitzako EUA estaltzeko zabalkuntza

85.394,07

2024

4

P3114800J

Leitzako U.

Goi-horniduraren sarea berritzea, iturburuak konektatzea eta harguneak babestea Leitzan

634.758,74

2022-2023

5

P3111600G

Goizuetako U.

Biltegia eta harguneak hobetzea

62.327,43

2022

6

P3126400E

Zugarramurdiko U.

Ura edangarri bihurtzea Zugarramurdiko hargune berrietan

70.282,78

2024

7

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen M.

Eroanbidea Leazkuen

87.356,48

2022-2023

8

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen M.

Goi-horniduraren sarea berritzea eta urbanizazioa Iraizotzen

310.615,59

2022-2023

9

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen M.

Burutaingo biltegia

175.247,25

2022-2024

10

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen M.

Gelbentzuko biltegia

160.517,80

2022-2023

11

P3155300A

Lekunberriko U.

Aitzarratetako hargunea hobetzea eta Iribas P3 putzuko ponpa ordeztea

282.398,43

2024

12

P3134900D

Arrarasko K.

Baserriak grabitatearen bidez hornitzeko goi biltegia Arraratsen

27.945,06

2022-2023

13

P3132200A

Anotzibarko K.

Anotzibarko biltegia hobetzea

25.000,00

2022-2023

14

P3112500H

Imozko U.

Etxalekuko (Imotz) biltegia hobetzea

187.381,44

2022-2023

15

P3112600F

Irañetako U.

Iragazte sistema instalatzea Irañetako biltegi berrian

72.161,90

2024

16

P3117786H

Sakanako Mankomunitatea

Urdalurko adar nagusia luzatzea Irurtzuneraino

1.950.000,00

2025

17

P3113500G

Txulapaingo U.

Usi herria Beltzuntzeko biltegitik hornitzea

624.559,95

2022-2023

18

P3118800F

Olaibarko U.

Zandio eta Otsakainerako hornidura

917.736,07

2024

19

P3104000I

Atezko U.

Uraren goi-hornidura hobetzea Atetzen (Izarbilgo hodia eta Eritze Atezko ur-biltegia)

391.905,36

2022-2023

20

P3112070B

Iruñerriko M.

Goñiko biltegia

300.000,00

2022-2023

21

P3110000A

Ezkabarteko U.

Garruesko hornidura

543.244,63

2025

22

P3112300C

Ibargoitiko U.

Ibargoiti Mendinuetako soluzioarekin konektatzea (Itzagako Mankomunitatea)

1.105.406,39

2024

23

P3119500A

Orbaizetako U.

Orbaizetako edateko uraren hornidura hobetzea eta handitzea Iturriozko soluzioa

130.245,47

2023

24

P3111400B

Garraldako U.

Goi-hornidurako sarea berritzea Garraldan

251.076,92

2022-2023

25

P3176917G

Itzagako Administrazio Zerbitzuen M.

Mendinuetako konponbidea. 8. fasea. Teleagindua eta telekontrola

372.608,25

2022-2023

26

P3140200A

Biotzariko K.

Biotzarirako goi-hornidurarako sarea berritzea

127.800,00

2025

27

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen M.

Zangozako Mankomunitateko teleagintea eta telekontrola, postu zentrala eta biltegi nagusiak

135.000,00

2025

28

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen M.

EUAn lohietarako zentrifugagailua eta jarduketa osagarriak

270.000,00

2025

29

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen M.

Xabierreko ur-biltegia

300.000,00

2024

30

P3106800J

Kasedako U.

Erregulazio putzua Kasedan

70.593,08

2023

31

P3113452A

Jurramendiko M.

Los Arcos-Viana deribazioko eroanbidea

3.600.000,00

2022-2023

32

P3113452A

Jurramendiko M.

Vianako eroanbidearen adarra. 1. fasea

2.000.000,00

2022-2023

33

P3101100J

Allingo U.

Amillaoko hornidura

96.000,00

2022-2023

34

P3101100J

Allingo U.

Allin Ibarrerako hornidura. 1. eta 2. faseak (Etxabarri)

1.174.999,74

2022-2024

35

P3113452A

Jurramendiko M.

Lezaunerako hornidura

1.023.285,00

2025

36

P3113452A

Jurramendiko M.

Teleagintea eta telekontrola eguneratzea

438.138,23

2022-2023

37

P3118207D

Izarbeibarko M.

Izarbeibarko Mankomunitateko goi-sarearen berrikuntza partziala, 2+006 kp-tik 2+189 kp-ra

133.495,65

2022-2023

38

P3118207D

Izarbeibarko M.

Muniain Gesalazko ur-biltegia

539.732,84

2022-2023

39

P3118207D

Izarbeibarko M.

Teleagintea eguneratzea

463.553,91

2022-2023

40

P3114802F

Mairagako M.

Pedrerako EUA 100 l/s handitzea

839.373,91

2024-2025

41

P3114802F

Mairagako M.

Olorizko EUA 100 l/s handitzea

1.494.578,80

2022-2023

42

P3114802F

Mairagako M.

Biltegi berria Pedrerako EUAn.

1.918.176,00

2022-2023

43

P3114802F

Mairagako M.

Alesbesko adarra

1.602.185,32

2022-2023

44

P3114802F

Mairagako M.

Alesbesko deribazioa

137.390,67

2023

45

P3114802F

Mairagako M.

Milagroko deribazioa

886.269,45

2024-2025

46

P3114802F

Mairagako M.

Cadreitako deribazioa

1.408.748,82

2023-2024

47

P3114802F

Mairagako M.

Zarrakazteluko ponpaketa

81.200,00

2022

48

P3123200B

Tuterako U.

Virgen de la Cabezako biltegia

1.967.360,00

2022-2023

49

P3124900F

Valtierrako U.

Valtierra Arguedasko EUAko hobekuntzak

536.853,85

2024

50

P3106353J

Moncayoko M.

Corellako eroanbide nagusiaren berritze partziala

1.165.521,81

2024-2025

51

P3126000C

Deierriko U.

Jurramendiko Mankomunitatetik Errezurako hornidura

541.355,00

2025

2. Erreserbako inbertsioen zerrenda, lehentasun-ordenaren araberakoa:

ZK.

IFZ

ENTITATEA

LANA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (EUROTAN)

1

P3113452A

Jurramendiko M.

Vianako eroanbidearen adarra. 2. fasea

2.000.000,00

2

P3114802F

Mairagako M.

Funesko deribazioa

591.519,39

3

P3102300E

Arangurengo U.

Lakidain eta Gongora hornitzea

1.247.375,00

4

P3113452A

Jurramendiko M.

Jurramendi hegoaldeko maldako goi-sarea berritzea

1.724.000,00

5

P3118207D

Izarbeibarko M.

Ziraukiko EUAko buru-biltegia

1.677.780,29

6

P3119900C

Orotz-Beteluko U.

Orotz-Beteluko goi-hornidura hobetzea

402.257,76

2. ERANSKINA

Hiri hondakinen tratamendua:
Behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera

1. Behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda:

ZK.

IFZ

ERAKUNDE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (EUROTAN)

URTEROKOA EDO URTEROKOAK

1

P3113452A

Jurramendiko M.

Carcarko hondakindegiko 1. azpizeldako 3. fasea handitzea

2.900.039,00

2022-2023

2

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konposta egiteko instalazio berria biohondakinen tratamendurako Kantauriko arroan, Doneztebe aldean

1.675.436,81

2024-2025

3

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konposta egiteko instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan Materia organikoa

1.911.029,64

2022-2024

4

P3112070B

Iruñerriko M.

Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan 1. fasea: digestio anaerobikoa

1.284.179,41

2023

5

P3114802F

Mairagako M.

Zarrakazteluko garbigunea

116.860,48

2025

2. Erreserbako inbertsioen zerrenda, lehentasun-ordenaren araberakoa:

ZK.

IFZ

ERAKUNDE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA,
BEZ-IK GABE
(EUROTAN)

1

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konposta egiteko instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan: inausketa-hondarrak

724.929,28

2

P3112070B

Iruñerriko M.

Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan. 2. fasea: biometanoa lortzea

1.875.000,00

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

3. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

4. eranskina.–Organo eskudunak exekuzio proiektua onetsi izanaren ziurtagiriaren eredua.

5. eranskina.–Behin-behinean sartzeari buruzko ebazpena argitaratu aurretik inbertsioa gauzatzen hasi ez izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren eredua.

6. eranskina.–Inbertsioa laburbiltzen duen agiriaren eredua.

7. eranskina.–Obrako kartelaren eredua.

Deskargatu 3. eranskinetik 7.era bitartekoak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2209530