2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Etxalarko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 1. aldaketa egiteko espedientea.
Iragarkia argitaratu zen 2022ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.
Hamabost eguneko epea iragan da eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
Kreditu berezia:
| EUROAK |
1.4140.61903 | Auzo-bideak hobetzea | 250.000,00 |
OSOTARA | 250.000,00 |
Finantzaketa:
| EUROAK |
1.–Kreditu-beherakuntzak bertze sail batzuetan | |
1.1650.63300 | Argiteri publikoa berritzea | -106.000,00 |
2.–Diru-sarrera berria | |
1.45001 | LEB jarduketarako asignazioa | 54.516,00 |
3.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 89.484,00,00 |
OSOTARA | 250.000,00 |
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Etxalarko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
Etxalarren, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L2209845