143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Eugiko 33. poligonoko 130. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eugiko 33. poligonoko 130. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Enrique Armendáriz Martinek sustatua.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209828