142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2022ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aitzoainen, 2022ko ekainaren 28an.–Kontzejuko burua, Pedro Bandrés Oscoz.

Iragarkiaren kodea: L2209415