142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

559/2022 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez epea irekitzen baita interesa duten pertsonek behar den eskaera aurkez dezaten 2023. urtean, Nafarroako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren barruan, hortzetako osasun laguntza emateko gaikuntza lortzeko.

Abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programa arautu zen.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan, Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan, aho-hortzetako osasun laguntzaren zerbitzuak emanen dituzten profesionalak gaitzeko prozedura ezarri zen.

Ikusirik programa horren koordinatzaileak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak 2022ko ekainaren 20an egindako txostena, non proposatzen baita epe bat irekitzea aho-hortzetako osasun laguntza abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eman nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek horretarako gaikuntza lortzeko eskaera aurkez dezaten, betiere Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Horrenbestez, bat etorriz Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren 3.2 artikuluan ezarritakoarekin, agindu horren bidez ezarri baitzen Nafarroan, Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan, hortzetako osasun laguntzaren zerbitzuak emanen dituzten profesionalak gaitzeko prozedura,

EBAZTEN DUT:

1. 30 egun naturaleko epea irekitzea 2023. urtean Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan aho-hortzetako osasun laguntza eman nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek aurkez dezaten horretarako gaikuntza lortzeko eskaera, betiere Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren 2. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Erabili beharreko eskabidearen eredua foru agindu horren I. eranskinean ageri da. Eskabidearekin batera, eranskin horrexetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2. Eskabidea (I. eranskina) sinadura digitala duela aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro elektronikoaren bidez, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aho-hortzetako Osasunaren Atalari zuzenduko zaio.

3. Jadanik gaikuntza duten pertsona fisiko edo juridikoek, 2023. urtean gaikuntza horri eutsi nahi izanez gero, 30 egun naturaleko epe horretan aitorpen bat aurkeztu beharko dute adierazteko gaiturik egoteko baldintza guztiak mantentzen dituztela, eta, hala ez bada, gertatu diren aldaketen berri eman beharko dute, hori guztia Osasuneko kontseilariaren azaroaren 5eko 324E/2020 Foru Aginduaren II. eranskinaren arabera.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Ebazpen hau Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Aho-hortzetako Osasunaren Atalera eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren koordinatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2209294