142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
Espedientea: H/31/2.º0202 - C6-5. eskabidea NL/sr

Jendaurreko informazioa:

Gaia: Urtegia husteko baimen eskaera.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía SA.

Ibai edo errekaren izena: Leurtza.

Tokia: Leurtzako beheko urtegia.

Udal-mugartea eta probintzia: Urrotz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leurtzako beheko urtegia hustuko da, ura zentral hidroelektrikora eramaten duen hodiaren bidez, Nafarroako Gobernuaren jarraibideen arabera, karramarro seinaledunak daudelako. Horiek urtegitik kendu beharra dago beste espezie batzuei kalte egiten dietelako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urrozko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko ekainaren 30ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2209682