142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2022ko uztailaren 4an aurrekontua onesteko egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio eta lan-kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2209823