142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan, deialdi hau iragartzen da, eskabideak aurkez daitezen Deierriko udal mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.

Aritzalan (Deierri), 2022ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2209750