142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABAR

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2022ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 9an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.305,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.095,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 45.660,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira 70.060,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 61.165,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 450,00 euro.

Gastuak, guztira: 61.615,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tabarren, 2022ko ekainaren 20an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Tobes Echavarri.

Iragarkiaren kodea: L2209414