142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2022ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, plantilla behin betiko onetsi da.

Orbaizetan, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak: Idazkaria. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Aldi baterako betea, administrazio araubidean: Edurne Eginoa Antxo. Antzinatasuna: 1995/10/22. Gradua: 5.

Lan-kontratudun finkoak: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Marisol Txapar Urdangarin. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna: 2007/09/01. Aldi baterako betea: Daniel Eguinoa Landa.

Iragarkiaren kodea: L2209345