142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2022ko uztailaren 1ean, José Manuel García Aróstegui alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpo izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Rafael Díez de Arizaleta Elduayenen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2022ko uztailaren 16tik abuztuaren 8ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2209748