142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, energia fotovoltaikoa/eolikoa arautzen duen ordenantzan. Behin-behinean etetea

Berbintzanako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 15. artikuluaren aldaketa Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren eta eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Aldaketa hori jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarki hori, hain zuzen, 2022ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

Bizilagunek espedientea aztertu, eta oharrak egin zituzten proposaturiko aldaketaren gainean; hala bada, aldaketa hori etenik gelditzen da, testu bategina prestatzeko, sartu diren aldaketa berriak jaso daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2209389