140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena; deialdi hori 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan. Proposamen hori 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 16koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu diren egunetik beretik, beste administrazio publiko batean zerbitzu egiten ari direlako, honako hauei: txanda irekian, Luisa Matilde Carmen Montes Fernández, Luis Daniel Barbera Pérez, José Miguel Rey Pecharromán, Marien Navarro Elizondo, Jorge Pascual Fernández, Marta Pastor Sanz, Manuel Lavilla Jiménez, Diego Pueyo Gascón, María de los Ángeles Pérez González eta María Pilar Coscolin García jaun-andreei, eta euskarako eskakizuna duen txanda irekian, Miguel Legarra Muñoz eta Jon Imanol Sanmiguel Zabala jaunei. Bestetik, María del Juncal Pradales Rodriguez andrea ez da lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako epean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, hartan sartuz 1. puntuan zerrendatzen diren izangaiak.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu betetzeko, honako hauen alde:

Txanda irekia:

VARONA DE LA NOVAL, ELENA

ESCALADA PARDO, HELENA

DIOURI NAIR, MOUNIR

ROA-GRANTHON RODRIGUEZ, KARINNA PAQUITA

CASTRO NEIRA, MIGUEL

DE IRIBAS DE UNCETA, GABRIELA

PÉREZ SALVATIERRA, ELENA

AOIZ IBAÑEZ, ADRIANA

MARTINEZ FORCADA, MARGARITA

MARTINEZ DIEZ, MARÍA

CLAVER BUESA, MARÍA

GUARISTE VILCHEZ, IKER

URCELAY OLABARRIA, MAITE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2209785