140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia Tebasko 3. poligonoko
454. eta 455. lurzatietan (UE6). Hasierako onespena

Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea Alfonso Amatriainek eta Esther Recaldek sustatutako Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2209206