140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia Z.5 unitatean eta GZ-1-en, Udal Planeko UI-IX “Beloso” unitate integratuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-JUN-22 (3/US).

«Ikusi da honako dokumentu hau: “Hiri-jarduketarako plan berezia Z.5 unitaten eta GZ-1en zati batean, UI-IX Beloso unitate integratuan, Iruña, Nafarroa”. Dokumentu hori Juan Madera Senosiainek aurkeztu du izapidatzeko, Morteros y Revoques MYRSAC SLren izenean, 2022ko ekainaren 1ean. Bada, bat etorriz zerbitzu tekniko eta juridikoen 2022ko ekainaren 3ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea dokumentu hau: “Hiri-jarduketarako plan berezia Z.5 unitaten eta GZ-1en zati batean, UI-IX Beloso unitate integratuan, Iruña, Nafarroa”. Dokumentu hori Morteros y Revoques MYRSAC SLk sustatu du, antolamenduko determinazioak aldatzeko UI-IX unitate integratuko Z-5 unitatean (familia bakarreko bizitegitarako erabilera du), bai eta GZ-1aren zati baten kudeaketako determinazioak aldatzeko ere (bideen sistema orokorra, atxiki gabea), ondoren lagatzeko, bertan kokatzen baita Iruñeko Udal Planean grafiatutako biribilgunea.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau igortzea, dokumentuaren kopiarekin batera, honako hauei: Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzua (Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua) babestutako etxebizitzari dagokionez; Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako Zerbitzua (Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra) ingurumen-ebaluaziorako; Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusia (Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa) Noaingo aireportuko zortasun aeronautikoari dagokionez; Iruñerriko Mankomunitatea, ukitutako zerbitzuei dagokienez, eta Hirigintza Kudeaketarako Zerbitzua, eremuan behar diren urbanizazio obren aurrerapenari dagokionez.

4. Erabaki hau jakinaraztea Juan Madera Senosiaini, Morteros y Revoques MYRSAC SLren ordezkari gisa.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2209265