140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 8035. lurzatian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Irunberriko 4. poligonoko 8035. lurzatian, udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2209332