140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak UE-18 exekuzio unitatean, 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen UE-18 exekuzio unitatea borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak (6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatiak), Jon López Beaumontek eta Maite Fernández Álvarez de Eulatek sustatuak.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 134. eta 169. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Irunberrin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2209329