140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa puntuala hirigintza-determinazio egituratzaileetan (hirigintzako araudi partikularraren 53.1 eta 53.2 artikuluak). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat aldaketa puntuala egiteko hirigintza-determinazio egituratzaileetan (araudi partikularraren 53.1 eta 53.2 artikuluak). Horiek, hain zuzen, baratzezaintzarako eta aisiarako eraikuntza lagungarrien baldintzak arautzen dituzte, produktibitate handiko eta ertaineko lurzoru urbanizaezinean. Sustatzailea Irunberriko Udala da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Irunberrin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2209312