140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzkoa azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, Ibargoitiko balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan eta udalaren webgunean (www.izaga.es), egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Idotzinen, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2209311