140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, aisialdiko kirol klubei dirulaguntzak emateko 2022rako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 635612.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/635612).

Xedea: arauak jartzea dirulaguntzak emateko Lizarrako kirol klubei 2021-2022ko denboraldian –2021eko ekainaren 15etik 2022ko ekainaren 15era–, kirol-jarduera sustatzeko eta dauden txapelketetan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horrela, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

Onuradunak: dirulaguntza hauek eska ditzakete kirol klubek, legearen arabera eratuek, baldin inskribaturik badaude Nafarroako Kirolaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan, eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskura daude honako deialdi hau onesteko erabakiaren eranskinean: 2022ko deialdia, Lizarran egoitza soziala duten kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 5.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik.

Beste datu batzuk: eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta, bai eranskinak bai transferentzia bidezko ordainketa-agindua, udal webgunean argitaratu baitira.

Lizarran, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2209306