140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko 2022rako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 635610.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/635610).

Xedea: arauak jartzea dirulaguntzak emateko Lizarrako kirol klubei 2021-2022ko denboraldian –2021eko ekainaren 15etik 2022ko ekainaren 15era–, kirol-jarduera sustatzeko eta dauden txapelketetan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horrela, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

Onuradunak: dirulaguntza hauek eska ditzakete kirol klubek, legearen arabera eratuek, baldin inskribaturik badaude Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan, eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskura daude deialdia onesteko erabakiaren eranskinean (2022ko deialdia, Lizarran egoitza soziala duten kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko).

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 75.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik.

Beste datu batzuk: eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta, bai eranskinak bai transferentzia bidezko ordainketa-agindua, udal webgunean argitaratu baitira.

Lizarran, 2022ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2209305