140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur arloko jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 635314.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/635314).

Xedea: deialdi honen xedea da Lizarrako elkarteei eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1. Kultur jarduerak.

Dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek aurrera eramaten dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazioetan erabil dezaten.

Beste alde batetik, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 4.000 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.

Laguntzak eskatzeko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: deialdiaren xedean zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatutakoak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2022ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2209241