140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Hirigintzako tramitazioen tasen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza batzuetako tasen eta prezioen aldaketa.

Iragarkia 2022ko maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean egon zen 30 egunez, interesdunak erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

3 g) artikuluaren zati bat aldatu da: “Hirigintzako kontsultak, lehenengoa izan ezik” dioen tokian, “Hirigintzako kontsultak” esan behar du.

Donamarian, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2209510