140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Xehetasun-azterlana, 1. poligonoko 176. lurzatian. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2022ko ekainaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Donamariako (Gaztelu) 1. poligonoko 176. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Pedro Zapiain Usandizagak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Donamarian, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2209343