139. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Herri-larreak enkantean

Santsolgo Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, jurisdikzio honetako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, bi herri-lurretan.

1. herri-lurra: El Cascajo eta Las Espesuras.

2. herri-lurra: Las Balsillas eta El Romeral.

Enkantea Udaletxean eginen da uztailaren 27an, asteazkenarekin, 13:00etan. Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa izanen da Santsolgo Udalarekiko betebeharrak –edozein delarik ere kontzeptua– egunean dituela frogatzea.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Santsolen, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2209553