138. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa 1.etik 7.era bitarteko eraikingintza-ordenantzetan, iturri berriztagarrien energia-instalazioak paratzeko. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Hirigintzako Udal Planean, 1.etik 7.era bitarteko ordenantzetan, eguzki plakak paratzeko.

Hasierako onespen hori 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, eta jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza arautzailea.

Hura behin betiko onetsita, bidezko da haren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lekunberrin, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209658