138. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hirigintzako araudi orokorreko 33. eta 93. artikuluen eta Eraikingintza-ordenantzako 8., 39.,42., 43., 44. eta 57. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2022ko ekainaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea espediente bat, helburu duena aldatzea Itzako hirigintzako araudi orokorreko antolamendu xehatuko determinazioak, eta zehazki: hirigintzako araudiko 33. eta 93. artikuluak eta Eraikingintza-ordenantzako 8., 39.,42., 43., 44. eta 57. artikuluak. Itzako Udalak sustatu du aldaketa.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209373