138. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 1998ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikingintza-ordenantzan, “Txantrea” motako etxebizitza-taldeari dagokionez, Artadiburua eta Nuestra Señora del Pilar kaleetan. Hura 1998ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an. Alegazioak ezetsi egin ziren, eta behin betiko onetsi zen 1998ko abuztuaren 27an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.

Uharten, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209337