138. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI / LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Urbanizazio eta birpartzelazioa proiektua 9. poligonoko 400. lurzatian, Ozkaritzen. Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ozkarizko 9. poligonoko 400. lurzatia urbanizatu eta birpartzelatzeko proiektua. Aurretik proiektua jendaurrean egon zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2209325